XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi pertsonek elkarri begiratu, muxuak eman, gorputza ukitzen diote denbora puska batez, edo batzuetan oso azkar, elkarren behar handia dutelako.

Poliki eranzten dira.

Elkarri begiratzen diote, asko gustatzen baitzaie beren gorputz biluzi ederrak ikustea eta ukitzea.

Erabat biluzten dira, arroparik gabe geratuz.

Toki askotan egin liteke hau, baina biren gauza denez gehienetan bakarka eta ohean egiten da.

Gauez izaten da askotan, baina edozein momentutan egin liteke.

Biak biluzik eta elkarren ondoan daudenean oso sentipen atseginak dituzte, samurtasunez adierazten baitute zenbat maite duten elkar.

Eta biak horrela maitatzen direnean, aldaketa zoragarria gertatzen da beren gorputzetan.

Bai?

Zer gertatzen da?

Gorputz osoa aldatzen da.

Sexu-organoak ere bai.

Adibidez, zakila tentetu egiten da, bagina hezetu eta berotu, eskrotoa estutu, titi-muturrak gogortu eta abar.

Batzuk hizketan aritzen dira bitartean, eta beste batzuek beren gorputzei uzten diete hitz egiten eta sentimenduak adierazten.

Bai polita, ezta?